domingo, 6 de junio de 2010

LOGO programazio-lengoaia.

LOGO PROGRAMAZIO-LENGOAIAREN BITARTEZ,
NOLA EGIN SEGUNDERO BAT?

Sarrera:

LOGO programazio lengoaia, 70-80 hamarkaden artean garatu zuten Seymour Papert eta bere taldekideek. Beraien helburu nagusia ordenagailuari aginduak emateko lengoaia ahaltsu eta erabilerraza sortzea zen.


LOGOren sinboloa dortoka-robotizatua da. Dortokaren mugimenduak ordenagailu bidez kontrolatzen dira, eta pantailan barrena mugitzen den heinean jarraitzen duen bidea marrazten du.


Iadanik, amaitzear daukagu ikasturtea! Ebaluaketa honen amaiera ere, badator! Honekin batera, azterketak ere bere amaierara iritsi dira. Baina, azterketa egiteko, informatikan hainbat gai eman behar genituen ez? Bestela, zeren azterketa jarriko digu irakasleak, deus ere eman gabe?


Azkeneko hiruilabetean, LOGO programazio-lengoaia izeneko programa batekin haritu gara lanean. Hasieran, egia esanez gero, ez genuen ideiarik ere nola erabiliko ote zen LOGO izeneko programa hau. Baina, irakasleak hasieran emandako azalpenekin eta gelakide guztien laguntzarekin, hau da, bata besteari lagunduz, irakasleak egiteko eskatutako lan guztiak burutzen joan gara.

Denbora aurrera joan ahala, irakasleak egiteko eskatutako lan guztiak ere amaitu genituen. Beraz, azterketa egitea besterik ez zitzaigun falta.

Azterketaren garaia ere iritsi zen. Beraz, honekin batera, baita hiruilabetearen amaiera ere. Baina, oraindik, hainbat saio geratzen zaizkigu ikasturtea amaitzeko eta hondartzaz disfrutatzeko!. Beraz, irakasleak, honako lan hau egiteko eskatu zigun. Beno, lan hau egiteko edo saiatzeko. Zeren eta, onartu beharra dut, ez dela batere erraza izan.Baina pazientzia pixka batekin aurrea atera dugu.

Hona hemen, Lana:



Baina orain, buruan bueltaka darabilzun galderak ere badu bere erantzuna. Badakit LOGO izeneko programak, tentazioa sortzen duela eta iadanik, goiko azalpena irakurrita. LOGO programa zure etxeko ordenagailuan deskargatu duzuela. Baina, nola egin ote du honek, segundero moduko hau?

Hona hemen, segundero hau behar bezala egiteko, eman beharreko pausuak. Gogoan izan, segundero moduko hau egiteko, hainbat era ezberdin erabil daitezkeela. Nik, honakoa erabili dut:

1.- sl
2.- gi 90
3.- av 114.59155902616464175359630962821
4.- gd 90
5.- bl
6.- repite 360[av 2 gd 1]
7.- sl
8.- centro
9.- bl
10.- repite 4[sl av 100 bl av 10 sl re 110 gd 90]
11.- repite 60[ponlapiz av 80 espera 60 goma re 80 ponlapiz gd 6]

Gogoan izan, LOGO programak, memoria moduko bat duela. Bertan, zuk nahi duzun metodoa jaso ahala izango duzu. Horrela, ez duzu gauza bera behin eta berriro errepikatu beharko.

Beraz, hau ere, honela egin dezakezu, segunderoari,PARA SEGUNDERO izena eman adibidez, eta ondoren, nik emandako pausuak ordenagailuan sartu eta amaitzeko FIN emanez.


ARTIKULUAREN AMAIERA.