M a i d e r

domingo, 6 de junio de 2010

LOGO programazio-lengoaia.

LOGO PROGRAMAZIO-LENGOAIAREN BITARTEZ,
NOLA EGIN SEGUNDERO BAT?

Sarrera:

LOGO programazio lengoaia, 70-80 hamarkaden artean garatu zuten Seymour Papert eta bere taldekideek. Beraien helburu nagusia ordenagailuari aginduak emateko lengoaia ahaltsu eta erabilerraza sortzea zen.


LOGOren sinboloa dortoka-robotizatua da. Dortokaren mugimenduak ordenagailu bidez kontrolatzen dira, eta pantailan barrena mugitzen den heinean jarraitzen duen bidea marrazten du.


Iadanik, amaitzear daukagu ikasturtea! Ebaluaketa honen amaiera ere, badator! Honekin batera, azterketak ere bere amaierara iritsi dira. Baina, azterketa egiteko, informatikan hainbat gai eman behar genituen ez? Bestela, zeren azterketa jarriko digu irakasleak, deus ere eman gabe?


Azkeneko hiruilabetean, LOGO programazio-lengoaia izeneko programa batekin haritu gara lanean. Hasieran, egia esanez gero, ez genuen ideiarik ere nola erabiliko ote zen LOGO izeneko programa hau. Baina, irakasleak hasieran emandako azalpenekin eta gelakide guztien laguntzarekin, hau da, bata besteari lagunduz, irakasleak egiteko eskatutako lan guztiak burutzen joan gara.

Denbora aurrera joan ahala, irakasleak egiteko eskatutako lan guztiak ere amaitu genituen. Beraz, azterketa egitea besterik ez zitzaigun falta.

Azterketaren garaia ere iritsi zen. Beraz, honekin batera, baita hiruilabetearen amaiera ere. Baina, oraindik, hainbat saio geratzen zaizkigu ikasturtea amaitzeko eta hondartzaz disfrutatzeko!. Beraz, irakasleak, honako lan hau egiteko eskatu zigun. Beno, lan hau egiteko edo saiatzeko. Zeren eta, onartu beharra dut, ez dela batere erraza izan.Baina pazientzia pixka batekin aurrea atera dugu.

Hona hemen, Lana:



Baina orain, buruan bueltaka darabilzun galderak ere badu bere erantzuna. Badakit LOGO izeneko programak, tentazioa sortzen duela eta iadanik, goiko azalpena irakurrita. LOGO programa zure etxeko ordenagailuan deskargatu duzuela. Baina, nola egin ote du honek, segundero moduko hau?

Hona hemen, segundero hau behar bezala egiteko, eman beharreko pausuak. Gogoan izan, segundero moduko hau egiteko, hainbat era ezberdin erabil daitezkeela. Nik, honakoa erabili dut:

1.- sl
2.- gi 90
3.- av 114.59155902616464175359630962821
4.- gd 90
5.- bl
6.- repite 360[av 2 gd 1]
7.- sl
8.- centro
9.- bl
10.- repite 4[sl av 100 bl av 10 sl re 110 gd 90]
11.- repite 60[ponlapiz av 80 espera 60 goma re 80 ponlapiz gd 6]

Gogoan izan, LOGO programak, memoria moduko bat duela. Bertan, zuk nahi duzun metodoa jaso ahala izango duzu. Horrela, ez duzu gauza bera behin eta berriro errepikatu beharko.

Beraz, hau ere, honela egin dezakezu, segunderoari,PARA SEGUNDERO izena eman adibidez, eta ondoren, nik emandako pausuak ordenagailuan sartu eta amaitzeko FIN emanez.


ARTIKULUAREN AMAIERA.






domingo, 20 de diciembre de 2009


GABONETARAKO OPARIRIK BAI?

Urtez urte zain egoteko denborali luzea igaro ostean... Ez al da honakoa, denek buruan darabilgun ideia nagusia?. Eta, zer eskatuko diot bada nik olentzerori?.
Ailegatu dira gabonak! Informatikako ikasgaian, bakoitzak aparatu elektroniko bat aukeratu eta hari buruz informazioa biltzea erabaki dugu. Nik uste dut nahiko ideia aproposa izan litekeela zer eskatu ez dakizuenentzako.
Nik Ipod hari buruzko informazioa biltzea erabaki dut. Inorrek aparatu elektroniko hau aukeratu ez duelako eta beraz, iruditu zait artikulu polita izan litekeela.
Hau guztiaz gainera, asko eta asko saldu den musika erreproduzitzailea da. Hau da, "exito" handia izaten ari den musika erreproduzitzailea dela esan genezake.
Hona emen Ipod deritzon musika erreproduzitzaileen informazioa:

IPOD-A.
Ipod Applek garatutako multimedia erreproduzigailu produktu familia da. 2001 eko Urrian kaleratu zen lehendabiziko bertsioa eta horrez gero, aldaera desberdinak izan dituzten Ipod ezberdinak egin dituzte Apple etxekoek. Horain arte merkatuan aurki daitezkeen Ipod-ak hauexek dira: Ipod classicoak, hasierakoaren antzekoa eta disko-gogor batean oinarriturik dagoena. Ipod touch: pantaila taktilduna, Iphone berriaren antzekoa. Ipod nanoak: bideoak erakusteko gai dena eta azkenik, Ipod shuffleak, Pantailarik gabekoak direnak hain zuzen ere.
Segidan, emen aipatutako Ipod ezberdinen informazioa emango dizuet.

IPOD CLASSICOA.
Ipod classic-koak edukiera handia biltegiratzeko aukera ematen dizu. 160GB-eko edukia biltegiratzeko hain zuzen ere. Memoria horrek aukera mordoa ematen dizu.
40.000 kanta biltegiratzeko aukera.
200 ordu bideoak ikusi ahal izateko.
25.000 argazki ala konbinazio egiteko aukera.
Hau guztiaz gainera, 36 ordu irauteko gai den bateria bat dauka.
Karga bakar batekin, 36 orduz egon zaitezke musika entzuten.
Argazkian agertzen den bezela, bi kloretan aurki dezakezu merkatuan. Beltza eta grisean.
2,5 hazbeteko pantaila dauka.
Hauexek dira Ipod classic-koaren edukiera fisikoak:
-Altuera: 103,5 mm.
-Zabalera: 61,8 mm.
-Sakonera: 10,5 mm.
-Pisua: 140 g.
160 GB-eko Ipod Classico batek: 229 € balio ditu.

IPOD TOUCH.

Ipod Touch deritzonak dira orain arte merkaturatu diren Ipod-ik garestienak. Iphone berriaren antzerakoa da. Honek ere, pantaila taktilduna dauka Iphon-aren antzera.
Ordenagailu txik bat dela esan genezake. Internet-en nabigatzeko aukera ematen dizu honek. Baita deiak egiteko, mezuk bidaltzeko. Ordenagailu txiki baten funtzioa betetzeaz gainera, mugikor batek egiten duen funtzioa betetzen duela ere esa genezake.Bertan jolasteko ere aukera izango duzu horrelako bat erosiz gero. Wii-aren antzera, imagina ezazu auto batzuen jokoan ari zarela jolasten, zu zarela auto horiek gidatu behar dituena. Bada, kasu honetan, eskuen laguntzaz, Ipod-a alde batera eta bestera mugituz (botoien laguntzarik gabe), jolas zenezake. Baditu beste hainbat bitxikeria ere: "Control de voz" deritzon funtzio bat ere badu, baina 32GB eta 64GB-eko Ipod Touch etan bakarrik. Hau da, agindu sinpleak ere jasotzeko gai da. Honelako aginduak hain zuzen ere:
-Mezclar:Abestiak beri orden berdinean etzun nahi ez badituzu, hori esanez, abestiak erabat nahastu egingo dira.
-Parar:"Pausa" botoiak egingo lukeen funtzio berdina dela esan genezake. Hau da abestia zuk nahi duzunean geratzeko.
- Pasar a la siguiente canción: Hurrengo abestira pasatzeko.
3 modelo ezbrdinetan aurki dezakezu: Gorputza esan dezagun, 3ena berdina da. aldatzen dena hain zuzen ere, bakoitzak daukan memoria da.
-8GB-ekoak: 179€ balio ditu.
-32 GB-ekoak: 269€ balio ditu.
- 64 GB-ekoak: 359€ balio ditu.

IPOD NANO:
Ipod berria atera berri dute merkatura! Iadanik bazegoen merkatuan Ipod nanoa, baina horain berrikuntzak egin dizkiote. Arrakasta handia izaten ari da. Lehengo Ipor nano-ak ez bezala, honek argazkiak ateratzeko eta bideoak grabatzeko aukera ematen dizu. Izan ere, berrikuntzarik nabariena hori izan da, argazki kamera bat gehitu diotela hain zuzen ere. Honek, aukera ematen du, bideorenbat grabatzerako orduan, ahotsarekin grabatzea. Xehetasun hau alde batera utzirik, irratia nahi duzun hunean geratzeko aukera ematen dizu honek.
Hau guztiaz gainera, Ipod Touch-ak ematen dizun aukeraren antzera; musika beti orden berdinean entzun nahi ez baduzu, astindu bat emanez, musikaren ordena erabat nahastuko da.
9 koloretan aurki dezakezu: Grisa, beltza, urdina, morea, berdea, horia, laranja, gorria eta arrosean alegia.
- 8GB: 139 € balio ditu.
-16GB: 169€ balio ditu.



IPOD SHUFFLE.

Munduko musika erreproduzitzailerik txikiena da. Txikiena da, botoiak aurikularreko kablean kokatu dituztelako. Hurrengo abestira paa, abestia gelditu...egin nahi baduzu aurikularren kablea jarraitu besterik ez duzu izango! kablea jarraitu eta botoia bilatzerakoan sakatu.

Munduko musika erreproduzitzailerik txikiena izateaz gain, hitz egiten dizun munduko erreproduzitzaile bakarra da!. Abesti bat entzuten ari zarenean eta abesti horren artista eta izenburua jakin nahi baduzu, botoi bakarra sakatu beharko duzu!

5 koloretan aurkitu daiteke: berdea, beltza, arrosa, plateatua eta urdinean.
2GB: 55€ balio ditu.
4 GB:75€ balio ditu.
Argazkian agertzen diren nehurri horiek bereziki dira munduko musika erreproduzitzailerik txikiena egiten diotenak.





























































































































martes, 22 de septiembre de 2009

J a i a k !


Kaixo! zemuz? espero denak ondo eotia!!


Bueno ba emen ondoan jartzen dizuedan argazkia pasaden jaietakoa da, kuadrilarekin, tamborradan atera ginen, Tiñelu elkartearekin, sekulako gaua izan zen! Oso oso ondo pasa genuen! Hau , jarri dudan argazkian, kuadrillako gehienak ateratzen gara, baita urte bat zaharragoak direnak ere!! beraiekin batera, jai giro apartaz gozatzeko aukera izan genuen. Gainera, eguraldiak ere asko lagundu zigun...Gu, lehen aipatu dudan bezala, Tiñelu elkartearen bidez atera ginen tanborradan, baina jakin, elkarte askok hartzen dutela parte, eta tanborradan ateratzeko aukera badaukazute, animatzen zaituztet bertan parte hartzea! sekulako giroaz gozatzeko aukera izango duzue, bai zuk eta bai zure lagunek! Beraz, badakizu! jeje.
Argazkia begiratzen ari bazara, konturatuko zinen, argazkiaren eskuinaldean, behean, Festak.com jartzen duela, bertan, helbide honetara sartzen bazarete; http://www.jaiak.com/ Jaietako argazkiak ikusi eta deskargatzeko aukera izango duzue, beraz animatu eta sartu! :D Edozen jaietako argazkiez gozatzeko aukera izango duzu!
Al dudan guztietan saiatuko naiz bloga aktualizatzen. baina, asko eskatzea ez bada, gustatuko litzaidake, zuek zuen iritzia ematea. Saiatuko naiz argazki gehiago igotzen! sekulako jaiak izan dira hauek!! Nexkak hurrengo urten gehio eta hobeto!


Muxuakk!! ondo izan!


K i l o m e t r o a k Z a i n D a u z k a g u !




domingo, 20 de septiembre de 2009

B l o g B e r r i a !

Kaixoo!

Ni Maider naiz eta 14 urte dauzkat. Lezo Institutuan ikasten dut, eta aurten, aukerako bezala,

informatika aukeratu dut, beraz, irakasleak, Aitzolek, blog bat egiteko aukera eman digu.

Ahal dudan guztietan saiatuko naiz bloga aktualizatzen, argazkiekin etab.

Egunero bloga ahalik eta interesgarrien betetzen saiatuko naiz,

beraz,gustatuko litzaidake, zuen mezuak uztea.